aurkezpena
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak; Euskal Herriko Unibertsitateak; eta Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentziak, BCAM - The Basque Center for Applied Mathematics erreferentziazko eta diziplinarteko ikerketa zentroa sortu zuten.
2008ko irailan ekin zion lanari Bilbon kokatuta dagoen zentru honek.
oinarrizko baloreak
Pertsonak dira BCAMen indarra eta abantaila, nazioarteko ikerlari trebatuetatik, kudeaketa taldera. Zentru honetan, ikerketarako ingurune egokia sortzen da, kultura-aniztasuna dela medio, diziplinarteko taldeak sortuz eta garatuz.
baliabideak
Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntzaz aparte, BCAMek nazioarteko laguntzaile sare zabala dauka. Gure sarea, mundu mailako errefentziazko erakunde eta zientzialariez osatuta dago, eta horren bitartez, maila guztietako ikerlari eta ikasleen trukaketa, trebakuntza eta ezagutzaren zabaltze ekintzak ahalbideratzen dira.
programa zientifikoa
Programa zientifikoa matematika aplikatuaren esparru ezberdinak jasotzen dituzten arloetan egituratuta dago, esaterako: ekuazio deribatu partzialak eta kontrol teoria, fisika-anizko zenbakizko simulazioa, biologia matematikoa, aldakuntzen kalkulua eta materialen zientzia, finantzen matematikak, eta sareen analisi, modelizazio eta hobekuntza, besteak beste. Programa zientifiko honek nazioarteko Zientzia Batzordearen oneritsia dauka.
erakundearen informazioa
Hobeto ezagutu nahi bagaituzu, ikusi gure bideoa "Mathematicians beyond frontiers" eta gure katalogoak PDF formatuan.