Go to main content

Go to navigation menu

Hemen zaude: 

  1. Zentroa
  2. Gardentasuna

Go to navigation menu

Gardentasuna eta Iraunkortasuna

"BCAM Basque Center for Applied Mathematics" zentruaren ardura, gure metodoen gardentasunaren eta gure erakundearen erantzukizunaren bitartez, publikoaren konfiantza eraiki eta sustatzea da. BCAM-k, irabazi asmorik gabeko elkarte den aldetik, informazio irekia eta hurbilerraza eskaini nahi du, baita gure jarduerei eta ekintzei buruzko datuak ere.


Gaur egun, hemen emandako datuen kalitate eta kantitatea hobetzeko lanean ari gara, honekin Gizartea gure jardueren eta helburuen inguruko ulermen zabalagoa izan dezan, eta beraz, nolabait gure proiektuaren jasangarritasuna sendotu. Webgune honetan gure estrategiei, finantzaketari, gobernu korporatiboari eta kontratazioari buruz informazio nagusia agertzen da.

Informazio Estrategikoa

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak; Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak; Euskal Herriko Unibertsitateak; eta Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentziak, BCAM - The Basque Center for Applied Mathematics erreferentziazko eta diziplinarteko ikerketa zentroa sortu zuten.


Deskargatu BCAM-en estatutuak


Hemen aurki daitezke BCAM-ren ikerketa-programa nagusiak.


Txostenak: 2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014


Gobernantza

"BCAM Basque Center for Applied Mathematics" irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2008an sortua eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatua AS/B/14076/2008 zenbakiarekin.


BCAM-en Batzar Nagusia Ikerketa zentruaren kudeaketa-batzorde nagusia da, dagozkion estatutuek ezarritakoaren arabera, eta aurrerago azaltzen den bezala, bertako kide elkartuek osatua da. Bigarren kudeaketa-batzordea, administrazioaz arduratzen dena, Zuzendaritza Batzordea da. Kideak Euskadiko Elkarte Erregistroan aurkitu ahal dira.


estatutuetako 18. artikuluan adierazten den bezala..


BCAM-eko kide elkartuak administrazio publikoan postuak betetzen dituzten pertsonek ordezkatzen dituzte, eta instituzio publikoen barruan haiei dagozkien erantzukizunei, ordainsariei eta bestelako betebeharrei lotutako erregulazioak ondoko esteka hauetan aurki daitezke: Ordainsariak, erretiratze kalte-ordainak, bateragarritasun-ebazpenak eta aktiboen eta jardueren deklarazioa.

Financial Statements

Deskargatu itzazu gure finantza-egoerak eta auditoretza-txostena: 2020ko balantze auditatuak eta txostena.


Urteko kontu hauek, hurrengo gaien inguruko informazio nabarmena dute:
Ondasun higiezinak
Hitzarmenak eta kudeaketa aginduak
Emandako dirulaguntzak
Kargu eta arduradun nagusien ordainketa


Gure aurreko finantza-egoerak eta balantze auditatuak auditoritza txostenarekin batera ere bertan dituzu:

2022 | 2021 | 2020 | 2019 | 2018 | 2017 | 2016 | 2015 | 2014


Aurrekontuak: 2021,. aurreko urteko aurrekontuak finantza-egoeren txostenetan ere aurkitu daitezke.

Kontratazioa

BCAM-k legeria nazionalari eta eskualdekoari men egiten die kontratazio publikoari dagokionez eta kontratazio publikoko politika bat ezarri du kontratazioko kontabilitate-prozesuak ziurtatzeko. Gure kontratatzaile-profila ere bisitatu dezakezu oraingo eta aurreko kontratuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero. Bisitatu gure Kontratatzailearen Profila.

Informazio Gehiago

BCAM-n,gure ekintza eta emaitzen inguruko informazio irekia eta eskuragarria eskeini nahi dugu. Informazio osagarririk behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan info@bcamath.org helbidean.



Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco ikerbasque - Basque Foundation for Science Bizkaia xede. Bizkaiko Foru Aldundia innobasque - Agencia vasca de la innovación Universidad del País Vasco (UPV/EHU) Ayuntamiento de Bilbao - Bilboko Udala