Zatoz gurekin lan egitera!
Genero berdintasuna
Genero Berdintasunerako Batzordea
Atala eraikitzen ari da.
Diskriminaziorik ez
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) espresuki gaitzesten ditu diskriminazio mota guztiak: generoagatik, adinagatik, etniagatik, jatorri nazional edo sozialarengatik, erlijio edo sinesmenengatik, orientazio sexualagatik, hizkuntzagatik, desgaitasunagatik, iritzi politikoengatik edo egoera sozial edo ekonomikoarengatik. Zentroko pertsonak egunero ahalegintzen dira desberdintasunak desagerrarazteko eta langileen, ikertzaileen eta/edo ikertzaileen finantzatzaileen arteko berdintasuna ziurtatzen duten ekintza errealak gauzatzeko. Gauzak honela, BCAMek emakume eta gizonen berdintasunerako plan bat abian jarri du, lau helburu nagusirekin:
- Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzen duen giza baliabideen kudeaketa ziurtatzea: Giza baliabideen kudeaketa prozesuetan genero alborapena identifikatzea.
- Laneko berdintasun politika bat garatzea eta lanaren/bizitza pertsonalaren arteko oreka sustatzea: BCAMen aplikatzen diren lana/bizitza pertsonala orekatzeko neurriak formalizatzea.
- Genero ikuspuntua BCAMen barne eta kanpo jarduera guztietan txertatzea: Berdintasuna sustatzeko helburu espezifikoa duten egiturak sortzea.
- Jazarpen kasu potentzialen kasuan segurtasuna bermatzea: Sex jazarpen eta jazarpen sexisten kasuetarako arreta protokoloa hobetzea.
Hautaketa (Kodea)
Hautagaia ebaluatzeko orduan, funtsezkoa da hautaketa jardunbide aukera zabal bat erabiltzea, hala nola kanpoko adituen ebaluazioa edo aurrez aurreko elkarrizketak. Hautaketa batzordeetako kideek trebakuntza egokia jaso behar dute berdintasun balioei eta genero orekari buruz, eta errealistak izan behar dira. Hautaketa batzordeetan ezaguera eta gaitasun anitzak dituzten kideak bildu behar dira eta, egokia eta egingarria denean, sektore (publiko eta pribatu) eta diziplina desberdinetako kideak sartu behar dira, barne hartuta hautagaia ebaluatzeko esperientzia egokia duten atzerriko kideak ere. Hau ezinbestekoa da zentroaren garapenerako eta gizarteak aurrera egin dezan lanaren eta ikerketaren alorretan.
Genero oreka
BCAMen genero oreka duen komunitate bat lortzeko, aurrez aurreko hautaketa prozesu zabal eta aholkulari bat eraikitzen ari gara. Lan ingurunea errespetuaren eta berdintasunaren balioetan oinarrituta eraikitzen da, sexu orientazioa, erlijioa, kultura edo generoa kontuan hartu gabe. Honela, tratu berdintasuna eta bidezko hautaketa eta ebaluazio orekatuak bermatzen ditugu. Balio hauek momentu oro aplikatzen dira eta BCAMek Genero Berdintasunerako Plan bat diseinatu du, neurri hauek guztiak praktikara eramateko eta batzordeek genero oreka egokia izateko. Horretarako, aukera berdintasun politika bat jarraitzen da kontratazioan eta baita ondorengo karrera faseetan ere, betiere kalitate eta gaitasun irizpideak ahaztu gabe.
Enplegatzaileek eta/edo finantzatzaileek genero oreka adierazgarria bilatu behar dute maila guztietako langileen artean, baita agintari eta zuzendarien mailan ere. Hori lortzeko, aukera berdintasun politika bat jarraitu behar da kontratatzerakoan eta ondorengo karrera faseetan ere, betiere balio horiek kalitate eta gaitasunaren aurretik ipini gabe. Tratu berdintasuna ziurtatzeko, hautaketa eta ebaluazio batzordeek genero oreka egoki bat izan behar dute.