Ezaguera transferitzea

Ezaguera transferitzeko unitatea

BCAMen ezaguera transferitzeko unitatearen xedea lau helburu nagusitan banatzen da

Download brochure
BCAMen ezaguera transferitzeko unitatearen helburuak

BCAMen eginkizun garrantzitsuenetako bat ezaguera eta teknologia industrian eta gizartean hedatzea da.

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroarentzat funtsezkoa da lortutako ikerketa emaitzak sektore desberdinetara transferitzea, hala noa biozientziak, osasuna, energia, fabrikazio aurreratua, telekomunikazioak eta garraioa, horren barne direla tokiko, estatuko eta nazioarteko erakundeak.

Xede horretarako, BCAMek hainbat ikerketa eremutako ezaguera adituak eskaintzen dizkie ETE eta talde industrial handiei, eta enpresa berrien sorreran laguntzen du ere.

Nola aritu daitezke lankidetzan industria eta BCAM?
Erakunde malgua gara lankidetza ereduei dagokienez. Gure eskaintza moldatuko dugu zure enpresaren beharretara egokitzeko:

  • Bazkidetza estrategikoak
  • Lankidetzako G+I+b proiektuak
  • Baterako lanpostuak / lankidetzako ikerketa taldeak
  • Master eta doktorego ikasleen gainbegiratzea
  • Prestakuntza ikastaroak
  • Modelatze matematikoaren alorreko aholkularitza zerbitzua
  • Dibulgazio jardueren antolaketa

Aritu gurekin lankidetzan

I have read and accept the terms & conditions

Zatoz gurekin lan egitera!

Zentroaren lanean are gehiago sakontzeko pertsona azkarren bila ari gara. Jarraitu irakurtzen Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa zure karrerako hurrengo urratsa izan daitekeela ulertzeko.

Zergatik lan egin BCAMen?