Ezaguera transferitzea

Kasu arrakastatsuak

Proiektua:

Ekaitz baten zuzeneko FEM (elementu finituen metodo) simulazioa drainatze tanga batean.

Helburua:

Dentsitatea eta fluxu eremuak kontrolatzea tanga ura modu efizientean husteko tunel batean. Simulazio laguntza bat garatzea ekaitz tanga bat behar bezala diseinatzeko, garbiketa sistema automatikoarekin eta huste sekzioan eragin handiena duten parametroak identifikatuta. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Izpi jalkitzea prozesatzeko denbora murriztea "FRACTAL - Espainiako teknologian oinarritutako fabrikazio aurreratuko sistemak eta prototipogintza sistemak garatzea osagai estrategikoetarako laserrez lagundutako hauts sinterizazioaren bidez" proiektuan.

Helburua:

Hautsa elikatzeko sistema egokia diseinatzea Etxetarrek garatutako laser gailuarekin erabiltzeko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Petrolioaren merkatuko prezioaren analisia

Helburua:

Merkatuko datuak hobe ulertzea ezinbestekoa da petrolioaren prezioa zehazteko. Prezio politikaren doikuntzak aztertzea planteamendu probabilistikoak eta egoeren analisia kontuan hartuta, erabakiak hartzeko eta arriskuak aztertzeko laguntza efizientea garatzeko helburuarekin.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Ur horniduraren kudeaketa optimoa

Helburua:

Metodo estatistikoak aztertu eta garatzea Bilboko ur hornidurarako sistema nagusietako ekarpenen serie historikoak aztertzeko. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Urtegien eguneko sarreren estimazioa ur baliabideen kudeaketarako

Helburua:

Hondakin uren araztegietako SARS-COV2 birusaren presentziaren eta COVID-19 kasu positiboen intzidentziaren arteko erlazioa aztertzea agerraldien detekzio goiztiarrerako zaintza sistema bat garatzeko. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

SARV-COV2 birusaren modelatze estatistikoa hondakin uren araztegietan, Euskadiko COVID-19 agerraldien detekzio goiztiarrerako.

Helburua:

Hondakin uren araztegietako SARS-COV2 birusaren presentziaren eta COVID-19 kasu positiboen intzidentziaren arteko erlazioa aztertzea agerraldien detekzio goiztiarrerako zaintza sistema bat garatzeko. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Sareta motako deflektorearen fluxu eta bero trukearen inpaktuaren ebaluazio numerikoa.

Helburua:

Deflektoreko fluxu eta bero tratamendua hobe ulertzea bero trukagailuaren diseinua hobetzeko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Abiadura elastiko efektiboak laborategitik hobira eramatea.

Helburua:

Nukleoetan neurtutako abiadura efektiboak estrapolatzeko software numerikoa diseinatu eta garatzea laborategi petrofisiko digitalean.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Biomedikuntza kuantitatiboa osasunerako eta gaixotasunetarako

Helburua:

Giza osasuna eta bere patologiak matematikaren eta ingeniaritzaren moduko zientzia kuantitatiboen hizkeran eta metodoetan txertatzea.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Irrati maiztasun bidezko ablazio kardiakorako modelatze konputazionala

Helburua:

Modelatze matematikoak ehun kardiakoaren diagnostiko zehatzagoa ahalbidetzen du. Emaitza konputazionalak datu esperimentalekin alderatuko dira, bihotzeko arritmien tratamendua hobetzeko. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko SeniorGrowth ebaluazio tresnaren analisi estatistikoa

Helburua:

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko bildutako datuak aztertzea.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Berrikuntza galdetegiaren ebaluazioa eta datuak aztertzeko teknika estatistikoak proposatzea

Helburua:

Berrikuntza galdetegiaren ebaluazio kualitatiboa egitea eta bildutako datuen analisirako ebaluazio estatistikoa eskaintzea.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Talde profesional batean lesioak prebenitzeko datuen analisia

Helburua:

Eredu estatistikoen eta ikaste automatikoko tekniken garapen eta ezarpena, kiroletako lesioak aurresateko eta taldeen kudeaketan laguntzeko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Euskadiko erosio eta erosiogarritasunaren iragarpen espazialaren laguntzarekin mapak sortzea

Helburua:

Estazio meteorologiko guztietan “R” faktorea kalkulatzea, iragarpen espazialari esker Euskadiko erosio eta erosiogarritasun mapak osatzeko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Erosio faktorearen kalkulua klima aldaketaren egoera potentzialetarako

Helburua:

Euskadiko lur erosioaren R faktorea kalkulatzea eta mapa horiek proiektatzea klima aldaketaren egoera potentzial desberdinetan.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Aldizkako datu korronteak eta irregularki banatutako denborazko serieak aurresatea faltako balioekin

Helburua:

Erabilgarri dauden datuak aztertu eta metodologiak proposatzea, erabiltzaileen kokalekuen denborazko serieak aurresateko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Beiraren fabrikazio prozesua optimizatzeko modelatze matematikoaren arloko aholkularitza

Helburua:

Vidralak bildutako datuak aztertu eta ekintza plan bat proposatzea, Vidralaren prozesuak hobetzeko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Eguzki jarraitzaileen errendimendurako algoritmo prediktiboa

Helburua:

Ikaste automatikoko algoritmoak garatzea, eguzki jarraitzaileetan akatsak eta baterien zahartze goiztiarra antzemateko. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Lagun Aroren bezeroak mantentzeko eredua optimizatzeko gidalerroak definitzea

Helburua:

Automobilen sektorean aseguru poliza bat berritzeko edo ez berritzeko probabilitatea aurresatea. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Lantegiko apartze prozesuaren errendimendua optimizatzeko gidalerroak definitzea

Helburua:

Errendimendua hobetzeko datuen analisia eta eredu matematikoen garapena. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

WiFi erabiltzaileen profilak osatzeko datuen analisia

Helburua:

Bilboko WiFi sareko erabiltzaileen profila osatzeko aplikazio bat garatu eta ezartzea. 

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Eredu matematikoak proposatu eta ezartzea, Runnea Academy-ren erabiltzaileen profilak oinarri hartuta errendimendua aurresateko.

Helburua:

Korrikalarien ohiko profilak aztertu eta patroi horiek identifikatzea etorkizuneko korrikalarietan. Horri esker, profil bakoitzaren bilakaeraren jarraipena egingo da, prestatutako plangintzaren momentu desberdinetan, entrenamendua birbideratu ahal izateko.

Ikerketa ildoa:
Proiektua:

Adin biologikoa aurresatea

Helburua:

Adin biologikoa kalkulatzearen arazoaren inguruko aholkularitza. Helburu horretarako, adin biologikoaren erlojuei buruzko literatura esanguratsuena bilatu eta aztertu dugu, zenbait biomarkagailu erabilita, eta sektore farmazeutikoko beste start-up batzuek garatutako erlojuak aztertu ditugu ere.

Ikerketa ildoa: