Aviso legal
Webgunearen titularrari buruzko informazio orokorra
www.bcamath.org domeinuan ostatatutako Webgunearen titularra ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS elkartea da, egoitza MAZARREDO ZUMARKALEA 14 - 48009 BILBO (BIZKAIA) helbidean duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda dagoena AS/B/14205/2009 kodearekin eta G95543526 IFK duena (aurrerantzean, elkartea).
Webgune honetarako sarbidea, nabigazioa eta erabilera libreak eta doakoak dira, betiere Erabiltzaileak Lege Ohar honetan eta indarreko legerian adierazitako baldintzak, ohitura onak eta Interneten oro har onartzen diren jokabideak errespetatzen baditu. Erabiltzailea izango da webgunera sartzen den edozein pertsona. Webgunera edo bertako edozein orritara sartzean, Erabiltzaileak berariaz onartuko du “Lege Ohar” hau irakurri, ulertu eta onartu duela. Jarraian ageri diren baldintzak onartu nahi ez badituzu, mesedez, ez erabili Webgunea. Elkarteak Webgunerako sarbidea mugatzeko eskubidea izango du baldintza hauek errespetatzen ez duten erabiltzaileen kasuan.
Erantzukizuna
ASOC. BCAM - BASQUE CENTER FOR APPLIED MATHEMATICS elkarteak ez du Webgune honetan argitaratutako informaziotik eratorritako inolako erantzukizunik izango informazioa hirugarren batek sartu edo manipulatu badu, Arduradunaren berariazko baimenik gabe.
Datu Pertsonalak
Elkarteak Webgunearen bidez, helburu horretarako ezarritako mekanismoekin, beren borondatez datuak eman dituzten datu pertsonalak bakarrik izango ditu. Baiezko modu librean eta bere borondatez datu pertsonalak elkarteari jakinarazten dizkion Erabiltzaileak, Webgune honetan ezarritako prozeduren bitartez, berariazko baimena emango dio elkarteari datuak adierazitako xederako trata ditzan, momentu bakoitzean datu pertsonalak babesteari eta informazio gizartearen zerbitzuei buruzko indarreko legeria errespetatuta.
Datuen tratamendua baimentzen ez duen Erabiltzaileak ez du inolako komunikaziorik jasoko elkartearen aldetik, eta berehala ezabatuko dira Erabiltzaileak jasotako komunikazioak, oker jasotako komunikazio gisa sailkatuta.
Edozein Erabiltzailek edozein momentutan baliatu ahalko ditu datuak babesteko araudiak aitortzen dizkion eskubideak, info@bcamath.org helbidera idatzita. Halaber, helbide horretara idatzi ahalko du ere datuen tratamenduari buruzko informazio gehigarria eskatzeko.
Erabiltzaileak, baiezko modu librean eta bere borondatez, elkarteari jakinarazi dizkion datu pertsonalak datu base automatizatuetan biltegiratu ahalko dira, erabaki automatizaturik aplikatu gabe. Datu base horien titulartasuna elkarteari dagokio esklusiban, eta elkarteari dagokio bertan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, integritatea eta kalitatea bermatzeko behar diren neurri tekniko, antolakuntza neurri eta segurtasun neurri guztiak hartzea, apirilaren 27ko 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean, lotutako Zuzentarauetan eta abenduaren 6ko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera. Datuak epe mugagabean zehar gordeko dira, baina helburu horretarako gaitutako kanalen bidez ezeztatu ahalko da biltegiratzea.
Erabiltzaileen eta elkartearen arteko komunikazioak ez du kanal segururik erabiltzen eta igorritako datuak ez dira zifratzen, beraz, Erabiltzaileei eskatzen zaie babes bereziko datuak diren datu pertsonalik ez bidaltzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta arlo horretako gainerako legerian xedatutakoaren arabera, segurua ez den kanal bati aplikatzen zaizkion segurtasun neurriak ez baitira horrelako komunikazioetarako egokiak.
Erabiltzaileak bere borondatez jakinarazten dituen datu pertsonalak datu horiek bildu ziren xede jakinerako erabiliko dira bakarrik, eta Pribatutasun Politika honetan datuak hartzeko momentuan Erabiltzaileari berariaz jakinarazi zaizkion xedeetarako.
Araudia
“Lege Ohar” hau eta Webguneko gainerako edukiak aplikagarria den legeria errespetatuz osatu dira, bereziki datu pertsonalen babesari dagokionez eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeari dagokionez, eta edozein momentutan berrikusi edo aldatu ahalko dira indarreko legeriara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria aplikagarria izango da Webgune honetan aldaketa argitaratzen den momentutik aurrera, eta Erabiltzaile guztiei aplikatu zaie.
Webgunearen erabilera, barne hartuta Erabiltzaileen sarbidea eta bertan egindako nabigazioa, librea da, baina Webgune honen “Lege Oharra” eta Espainiako legeria aplikagarria berariaz onartzea eta betetzea dakar.
Esteken inguruko politika
Elkartea ez da izango Erabiltzaileak Webgune honen bitartez atzitzen dituen webguneetako edukiaren erantzule. Erabiltzaileak uste badu Webgune honetan argitaratutako estekaren batek eduki desegokirako sarbidea ematen duela, gurekin harremanetan jartzeko eskatzen diogu, Lege Ohar honetan adierazitako bitartekoak baliatuta.