Ikerketa
Simulazioak
Matematika aplikatuen Euskal Zentroaren helburuetako bat sistema eta fenomeno oso handi eta konplexuen modelatze eraginkorra eta simulazio xehatuak ahalbidetzea da. Modelatze eta simulazio hauek ez dira posible uneko simulazio metodoekin eta, sarritan, errendimendu handiko ordenagailuak behar izaten dituzte. Beherago ikus daitezke zentroko ikerketa taldeek sortutako zenbait simulazio aipagarri. Gure YouTube kanalean simulazio gehiago aurkituko dituzue.

Espazio ontzien transferentzia ibilbideetarako sekuentzia hierarkikoen optimizazioa meta-heuristikaren erabileran oinarritua
Azalpena: Bideo honek meta-heuristikaren erabileran oinarritutako espazio ontzien transferentzia ibilbideetarako sekuentzia hierarkikoen optimizazioa agertzen du. Hiru algoritmo ebolutibo mota erabili dira (algoritmo genetikoa, partikula erlekume bidezko optimizazioa eta banaketa algoritmoen estimazioa barne) orientazio planteamendu optimorako, bultzada txikiko ibilbideak baliatuta. Algoritmo bakoitzarentzat hasierako orbita desberdinak hartzen dira kontuan, baina orbitek forma eta orientazio bera izatea espero da misio espaziala amaitzean.

Baso sute baten aurrealdearen hedapen simulazioa suebaki motzekin

MARIN proba bankua (fase banaketarik gabe)

MARIN proba bankua (fase banaketarekin)

Espazioko irispide luzeko bulkada anitzeko hitzordua Lambert planteamendu diskretizatu ebolutiboaren bitartez
Sateliteak espazioko orbiten artean transferitzea lan latza da. Sistema espazialen konplexutasuna dela eta, transferentzia ibilbide optimoak aurkitzeko planteamendu efizienteak behar dira. Bideo honetan satelitearen mugimenduaren simulazioa ikus daiteke misio espazial batean. Orbitaren transferentziarako algoritmo ebolutibo berri bat erabili da. Sateliteak hainbat transferentzia gauzatzen ditu tarteko orbiten artean helmugara iritsi arte. Mekanismo heuristiko berritzaileak erabili dira espazio ontzien ibilbidea diseinatzeko optimizazio algoritmoa garatzeko. Simulazioaren emaitzek algoritmoaren eraginkortasuna adierazten dute sateliteen transferentzia ibilbide optimoak aurkitzeko.