Zentroa

Erakundea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Ikerbasquek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Innobasquek sortu zuten Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa (Basque Center for Applied Mathematics edo BCAM), irabazi asmorik gabeko erakunde gisa, 2008. urtean.

Zentroaren zuzendaritza kontseilu nagusia Batzar Nagusia da eta gorago adierazitako erakunde guztietako ordezkariak ditu barne. Zuzendaritza kontseilu honek Gidaritza Batzorde bati eskuordetzen dio zentroaren eguneroko kudeaketa.

Estrategia zientifikoa Zientzia Batzordearen esku dago. Kanpoko organo aholkulari estrategiko hau matematiken arloko nazioarteko puntako ikertzaileek osatzen dute eta denek dute esperientzia zabala proiektu eta zentroen kudeaketan eta ebaluazioan. Haiek dira BCAMen jarduera eta ikertzaileei buruzko ikuspegi independentea ekartzen dutenak.

Zientzia batzordea