Ikerketa

Lankidetzako ikerketa laborategiak

Severo Ochoa laborategi estrategikoak

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Ikerketaren Estatu Agentziaren bitartez, 2014-2022 aldirako BCAMi emandako “Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa” akreditazioari esker BCAMek abian jarri dituen ekintzen artean dago ekimen hau.

  • Gaukotasun handiko gaietan lankidetzako ikerketa sustatzeko, besteak beste: ikaste automatikoko metodoak eta ekuazio diferentzial partzialak (EDP), eta EDP eliptiko eta dispertsiozko EDPak geometriari eta fluidoen mekanikari dagokienez. Honela, zentroaren ikerketa arloak indartu eta sinergiak sortzea lortuta.
  • Osasun arlora aplikatutako modelatze matematikoko BCAMen proiektuetan laguntzeko.
  • Matematika puru/aplikatuen arteko konexioa eta ikerketa gai berriak arakatzeko, BCAMen ikerketa ildoekin lankidetzan.
  • Nazioarteko komunitate zientifikoaren barneko kontaktuak indartzeko.
  • Zentroko kideei prestakuntza espezializatua emateko.

Programa honek ikerketa zentroen eta unibertsitateen arteko nazioarteko lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du, lankidetza horrek zentro bakoitzaren ikerketa ildoak eta nazioarteko posizionamendua indartzeko izan dezakeen inpaktua nabarmentzearekin batera. Hitzarmena hainbat jardueratan zehaztuko da, hala nola doktoratu ondorengo ikertzaileen baterako gainbegiratzea, zentrora antolatutako bisitak eta jarduera zientifikoetan elkarrekin parte hartzea.

Quadrianto lankidetzako ikerketa laborategia

“BCAM Severo Ochoa ikaste automatiko fidagarrirako laborategi estrategikoa” Novi Quadrianto doktorearekin batera garatzen da University of Sussex unibertsitatean.

Ikaste automatiko fidagarrirako laborategia: Novi Quadrianto katedradunarekin lankidetzan. Sussex University. Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC ingelesez) 2020ko hasierako dirulaguntza, justizia eta gardentasunerako eredu eta algoritmo bayestarren ingurukoa. Laborategiaren zuzendaritza BCAMen zuzendari zientifikoa den Jose Antonio Lozano katedradunarekin batera gauzatzen da eta hura arduratzen da datuen zientziaren eta adimen artifizialaren arloaren koordinazioaz.

Oxford lankidetzako ikerketa laborategia

“BCAM Severo Ochoa biologia matematikorako ekuazio diferentzial partzialen bidezko modelatzeari buruzko laborategi estrategikoa” Jose Antonio Carrillo katedradunarekin batera garatzen da Oxford University unibertsitateko Matematika Institutuan.

Biologia matematikorako ekuazio diferentzial partzialen bidezko modelatzeari buruzko laborategia, Jose Antonio Carrillo katedradunarekin lankidetzan. Oxford University unibertsitateko Matematika Institutua. Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC ingelesez) 2019ko dirulaguntza aurreratua, partikula dinamiko konplexuetarako ekuazio diferentzial partzial ez lokalen ingurukoa: fase trantsizioak, patroiak eta sinkronizazioa. Laborategiaren zuzendaritza BCAMeko Ikerbasque katedraduna den Elena Akhmatskayarekin batera gauzatzen da eta hura arduratzen da diziplina anitzeko aplikazioak dituen modelatze matematikoaren arloa koordinatzeaz.

ETHZ Zurich lankidetzako ikerketa laborategia

Ekuazio diferentzial partzialen analisirako laborategia: Joaquim Serra katedradunarekin lankidetzan. ETH Zurich. Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC ingelesez) 2020ko hasierako dirulaguntza, interfaze egonkorrei buruzkoa: fase trantsizioak, gutxieneko gainazalak eta muga libreak. Laborategiaren zuzendaritza Luis Vega katedradunarekin batera gauzatzen da eta hura arduratzen da ekuazio diferentzial partzialen analisiaren ikerketa arloa koordinatzeaz.

Lankidetzako ikerketa laborategiak

Itsas zabaleko energia berriztagarrien inguruko (Tecnalia-EHU-BCAM) lankidetzako ikerketa laborategia

Itsas zabaleko energia berriztagarrien inguruko lankidetzako ikerketa laborategia Tecnalia, BCAM eta UPV/EHU erakundeetako ikertzaileek osatzen dute.

JRL-ORE laborategia alderdi parte hartzaileen arteko ikerketa loturak estutzeko sortu zen, haien arteko sinergiei onura ateratzeko eta masa kritikoenganaino iritsi ahal izateko adostutako alor zientifiko eta teknologikoetan. Honekin lortu nahi dena da ikerketa emaitzen maila areagotzea, enpresaren munduan eta gizartean orokorrean duten inpaktuari dagokionez.

 

Adimen artifizialaren inguruko (Tecnalia-EHU-BCAM) lankidetzako ikerketa laborategia

Lankidetzako ikerketa laborategiko kideak erabateko lankidetzan aritzen diren pentsamolde irekiko ikertzaileak dira. Gure ezaguera alorrekin lotutako gaiei buruzko ideiak beti dira ongietorriak, eta, jakina, ikerketa arazo eta alor berriak jorratu eta arakatzeko prest gaude beti. Ez da garrantzitsua zure lanak zerekin duen zerikusia: garraioa, datuen zientzia, industria, energia, arkitektura, eta baita nekazaritza edo ingeniaritza espaziala ere! Berdin dio ikerketa teoriko edo aplikatu bat garatu nahi duzun.

 

Transmath - Matematikarako eta bere aplikazioetarako mugaz haraindiko laborategia

Mugaz haraindiko lankidetzarako laborategiak (Laboratories for Trans-border Cooperation edo LTC) 2015az geroztik Euskampus-Bordeleko Unibertsitate kanpusaren esparruan garatu den lankidetzarako formula bat dira. LTCak elkarrekin lan egiten duten Euskal Herriko eta Bordeleko ikerketa taldeei esparru instituzionala eskaintzeko helburuarekin sortu ziren. Esparru horrek laguntza ematen die mugaz haraindiko ikerketa komunitateei, barne hartuta ikertzaile gazte eta adituak, ikasleak eta teknikariak. Honela, laborategi batetik bestera mugi daitezke mugarik gabe, ikuspegiak eta ekintza asmoak partekatzeko. TRANSMATH proiektua 2017an sortu zen matematikariek gai hauetan lan egiteko:


a) Puntako ikerketa matematikaren alor klasikoetan: geometria, aljebra ekuazio diferentzial partzialen analisia, etab.
b) Modelatzea eta simulazioa, batez ere ingurumenarekin eta osasunarekin lotutako aplikazioetan.
c) Datuen zientzia.