Zatoz gurekin lan egitera!
BCAM bisita programak
Praktika programa
BCAMek Bilbon, Espainian, kokatuta dagoen diziplinarteko puntako ikerketa zentro batean lan egiteko aukera ematen dien nazioarteko ikasle bikainei. BCAM matematiketako eta arlo aplikatuetako ibilbide anitzak dituzten ikertzaileek osatzen dute. Ikertzaile hauek teorian, modelatzean, analisian, optimizazio/kontrolean, zenbakizko soluzioetan eta sistema dinamikoen simulazio informatikoan dihardute, mundu errealeko problemen motibazioarekin eta hainbat alorretan, besteak beste: uhinen kontrola, aerodinamika, komunikazio sareak, irudi eta bideoen prozesamendua, biologia/medikuntza, finantzak, etab. BCAMen jarduera zientifikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo BCAMen ikerketa ildoak atalera.
BCAM hauen bila ari da: matematiken arloko eta lotutako arloetako unibertsitate graduko, masterreko eta doktoregoko ikasle motibatuak.
Praktikaldietarako eskaerak ongietorriak dira, forma hauetan:
- Udako edo seihileko bateko egonaldia
- Masterreko tesia
- Proiektu industriala
- Doktorego tesiaren parte bat
Hautatutako eskatzaileek ikasteko, ideiak iradokitzeko eta ideiak aplikatzeko erantzukizuna izango dute, BCAMeko ikertzaileen ikuskaritzapean eta aldez aurretik ezarritako planaren arabera, praktikaldiko lanpostuan adierazitako arazoak behar bezala ebazteko eta entregatzeko espero diren produktuak prestatzeko helburuarekin.
BCAMen bi praktikaldi mota eskaintzen ditugu:
- Ikerketa ildo bateko taldeko buruak praktikaldi bat eska dezake hautagai jakin batentzat. Kasu horretan, jarri harremanetan interesatzen zaizun ikerketa ildoaren gainbegiralearekin. Harremanetarako datuak BCAMen ikerketa ildoen atalean aurkituko dituzu.
- Jarraian ageri dira argitaratutako praktikaldiak. Mesedez, eskabidea aurkezteko, bete beherago agertzen den inprimakia eta aukeratu interesatzen zaizun lanpostua. Eskabidea nahiko zenukeen hasierako datarekiko hiru hilabeteko gutxieneko aurrerapenarekin aurkeztea gomendatzen dizugu. Ez baduzu BCAMen finantzaketarik behar, jarri harremanetan kasuko gainbegiralearekin zuzenean.