Fluidoen mekanika matematikoari buruzko GHOST Eskola

Data: Al, Mai 24 - Or, Mai 28 2027

Konferentzia hau AEI espainiarreko GHOST proiektuaren (Mathematical analysis of fluid motion: Geometry, Heterogeneities, Oddity, Scales and Turbulence, http://math.univ-lyon1.fr/~fanelli/AEI-GHOST/GHOST_home.html) hasiera-ekitaldia da.

Haren helburu nagusia fluidoen dinamikan sortzen diren eredu matematikoen azterketako azken joeren eta etorkizuneko ikuspegien panorama bat eskaintzea da. Hautatutako gaien artean daude, besteak beste, ondo eta gaizki planteatuta egoteko (well and ill-posedness) emaitzak, erregulartasun-arazoak, analisi asintotikoa eta perturbazio singularreko problemak, muga-geruzaren fenomenoak, turbulentzia eta zurrunbiloen dinamika.

Konferentziak hiru orduko 3 minikurtso eta ohiko 12 hitzaldi eskainiko ditu, arloko aditu nagusien eskutik.

Egitaraua: «Konferentzia astelehen arratsaldean hasiko da, bazkalostean, eta ostiral goizean amaituko da».

Hizlari gonbidatuen zerrenda:

MINIKURTSOAK

  • Eduard Feireisl (Txekiar Zientzien Akademia - Praga, Txekiar Errepublika);
  • Ewelina Zatorska (Warwickeko Unibertsitatea - Coventry, Erresuma Batua);
  • Claudia García (Granadako Unibertsitatea - Granada, Espainia).

OHIKO HITZALDIAK

  • Massimiliano Berti (SISSA - Trieste, Italia);
  • Diego Córdoba (ICMAT - Madril, Espainia);
  • Michele Coti Zelati (Imperial College - Londres, Erresuma Batua);
  • Raphaël Danchin (Université Paris-Est Créteil);
  • Michele Dolce (EPFL - Lausana, Suitza);
  • Alberto Enciso (ICMAT - Madril, Espainia);
  • Thierry Gallay (Université Grenoble Alpes - Grenoble, Frantzia) -- baieztatzeko;
  • Francisco Gancedo (Sevillako Unibertsitatea - Sevilla, Espainia);
  • Šárka Nečasová (Txekiar Zientzien Akademia - Praga, Txekiar Errepublika);
  • Helena Nussenzveig Lopes (Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala - Rio de Janeiro, Brasil);
  • Christophe Prange (Cergy Paris Université - Cergy Pontoise, Frantzia) -- baieztatzeko;
  • Sijue Wu (Michigango Unibertsitatea - Ann Arbor, AEB).

Antolatzaileak: Marco Bravin (Kantabriako Unibertsitatea) marco.bravin@unican.es Francesco Fanelli (Basque Center for Applied Mathematics; helbide elektronikoa: ffanelli@bcamath.org)

Antolatzaileak:

Marco Bravin (Universidad de Cantabria) marco.bravin@unican.es

Francesco Fanelli (Basque Center for Applied Mathematics; email: ffanelli@bcamath.org