ACT.AI proiektu europarra abian da
- Proiektuaren helburua adimen artifizialaren teknologian alborapena kontrolatzeko tresna-multzo berritzaile bat garatzea da, eta ikertzaile nagusia Novi Quadrianto irakaslea da (BCAM – Sussexeko Unibertsitatea).
- ACT.AI proiektua BCAM Severo Ochoa Trustworthy Machine Learning Laborategi Estrategikoaren parte da, Sussexeko Unibertsitatearen eta BCAMen arteko Joint Research Lab delakoarena.
- Hau ERC-PoC deialdiko Kontzeptu Probako (Proof of Concept) proiektu bat da; deialdi horren xedea ERCk finantzatutako ideiek ikerketa aitzindariaren bidetik berrikuntzarantz aurrera egitea da.
Novi Quadrianto irakaslea (BCAM – Sussexeko Unibertsitatea) 'ACT.AI' izeneko ERC Kontzeptu Proba (PoC) proiektuko ikertzaile nagusia da. Proiektua 2024ko ekainaren 1ean jarri zen martxan.
ACT.AIren helburua Adimen Artifizialeko (IA) ereduetako alborapenari aurre egitea da, parekatze estatistikoko tekniken bidez. IA finantzak, osasuna eta hezkuntza bezalako industrietan barneratzen jarraitzen duen heinean, kezkak sortu dira IAren erabakien zuzentasunari eta araudiak betetzeari buruz. EBren Adimen Artifizialaren Lege-proposamenak eskatzen du arrisku handiko sektoreetako IA aplikazioek diskriminazioa detektatu eta arindu dezatela; horrek erronka handia dakar baliabide eta esperientzia gutxi duten startupentzat.
Quadrianto irakaslearen proiektuak hutsune hori bete nahi du, edozein IA lan-fluxutan erraz integra daitekeen tresna-multzo moldakor bat eskainiz. Tresna honek zuzentasuna monitorizatu eta hobetuko duela agintzen du hainbat datu mota eta testuingurutan (taula-datuak, irudi-datuak eta testu-datuak barne), eta sailkapen zein regresio zeregin desberdinak onartzen ditu. Azpimarragarria da domeinu desberdinetako datu-multzoak kudeatzeko duen gaitasuna (banaketatik kanpoko datuak barne —out-of-distribution data—) eta aldagai edo ezaugarri kopuru desberdinetara egokitzeko ahalmena.
Proiektuak finantza-zerbitzuetako eta osasun-arloko alderdi interesdunen iritziak lehenetsiko ditu, tresnaren praktikotasuna eta eraginkortasuna bermatzeko mundu errealeko aplikazioetan. Novi Quadrianto buru duela, ACT.AI proiektua prest dago IAren etikaren eta araudia betetzearen alorrean aurrera egiteko, etorkizunerako IA teknologia bidezkoagoak sustatuz.
ACT.AI BCAM Severo Ochoa Trustworthy Machine Learning Laborategi Estrategikoaren parte da. Sussexeko Unibertsitatearen eta BCAMen arteko Joint Research Lab honek BCAMen nazioartekotzea indartu nahi du, nazioartean ospe handia duten ikertzaileekin lankidetzan arituz funtsezko ikerketa-eremuetan. Laborategi hau Novi Quadrianto irakasleak zuzentzen du, eta José Antonio Lozanok, Matematika Aplicatuen Euskal Zentroko zuzendari zientifikoak, kodirigitzen du.
Proiektu hau ERC-PoC deialdiko Kontzeptu Probako proiektu bat da, ERCk finantzatutako ideiek ikerketa aitzindariaren bidetik berrikuntzarantz aurrera egin dezaten.
ACT.AI Europar Batasunak finantzatzen du Horizon Europe programaren barruan (Grant Agreement 101123000 – Act.AI).

Related news
BCAM pertsonak
Emakumeak zientzian