BCAMeko ikertzaile postdoktoralak, Verónica Álvarez Castrok, Aipamen Berezia jaso du Enrique Fuentes Quintana Doktorego Tesien Sarietan
- Saria Funcasek eman dio, Supervised Learning in Time-dependent Environments with Performance Guarantees izeneko doktorego tesiagatik.
Verónica Álvarez Castro, BCAMeko eta Massachusetts Institute-ko ikertzaile postdoktorala, Enrique Fuentes Quintana Doktorego Tesien Sarietan Aipamen Berezia jaso du. Sari horiek Funcasek ematen ditu, eta aitortza jaso du Supervised Learning in Time-dependent Environments with Performance Guarantees izeneko doktorego tesiagatik.
Tesia ikaskuntza automatikoaren eta ingurune dinamikoen esparruan garatu zen, eta Dr. Santiago Mazuelas eta Dr. José Antonio Lozano izan ziren zuzendariak. Lanak errendimendu-bermeak eskaintzen dituelako nabarmentzen da egoera aldakorretan, eta ekarpen oso garrantzitsua da bai ikuspegi teorikotik bai aplikatutik.
2006an sortutako Enrique Fuentes Quintana Sariak ikerketa ekonomiko eta sozialeko bikaintasuna aitortzea dute helburu, bere formatu akademiko entzutetsuenean: doktorego tesian. Sari hauek Enrique Fuentes Quintana irakasle ospetsuaren izena daramate, eta doktorego-tesi bat burutzeko behar diren ahalegina, konpromisoa eta zorroztasuna saritzea dute xede.
Saritutako tesiek diziplina askotarikoak hartzen dituzte barne, besteak beste Ingeniaritza, Matematika, Fisika, Kimika eta Arkitektura —aitorpen hau dagokion kategoria—, baita Ekonomia, Zientzia Politikoa, Osasun eta Bizitza Zientziak, eta Giza Zientziak ere.
Aitortza honek Verónica Álvarez Castroren ikerketaren kalitate zientifikoaren berrespen garrantzitsua dakar, eta BCAMek ikerkuntzan duen bikaintasunarekiko eta matematikaren eta adimen artifizialaren gisako arlo estrategikoetan talentu zientifikoa garatzeko duen konpromisoa indartzen du.
Related news
Zentroari buruz
BCAM Emakumeak Zientzian 2026 ekimenean parte hartzen du, zientziako emakumeen talentua ikusarazteko
BCAM pertsonak