Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren edizio berria, BFArekin lankidetzan egina

  • Biologia Matematikoan eta CFDn zerbitzua jasotzeko hiru enpresa hautatu dira.

 

BCAMek, Ezagutza Transferitzeko Unitatearen bidez (KTU: Knowledge Transfer Unit), modelizazio matematikoko aholkularitza-zerbitzua emango du laugarren urtez, Beazekin lankidetzan (enpresei eta ekintzaileei laguntza eskaintzen dien Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoa).

Ekimen honen helburua da ETEetan eta tokiko startupetan I+G+b proiektuak egiteko enpresa gaitasuna hobetzen laguntzea eta enpresa sarean ikerketa aplikatua sustatzea, ikerketa eragileen artean ezagutza transferituz.

Zerbitzuak aholkularitza eta laguntza eskaintzen die parte hartzen duten ETEei eta startupei, Biologia Matematikoko proiektuetan landu behar dituzten espezialitateetan oinarrituta - non gaixotasun infekziosoen transmisioaren aurreikuspenarekin lan egiten den, bereziki bektoreek transmititutakoekin, eta osasun publikorako interesgarriak diren gaixotasun infekziosoei aplikatutako kontrol optimoko ikuspegiekin, bektoreen kontrola eta txertaketa barne - eta CFDrekin (Computational Fluid Dynamics) - non fluido konputazionalen laguntza mekanikoa eskaintzen den.

Hauek dira zerbitzu hori jasoko duten enpresak:

 

NorayBio: BCAMek modelaje matematikoa landuko du NorayBiorekin, ukuiluetako gaixotasunen hedapena ulertzeko, infekzio-agerraldiak saihesteko detekzio goiztiarreko protokoloak ezartzeko

Novattia: Lankidetza honen helburua bereizgailu zikloniko bat simulatzea izango da, OpenFOAMeko solver MPPICFoam erabiliz partikulen dinamika eta bereizketaren eraginkortasuna aztertzeko

Vicinay: Elkarlan honen helburua izango da plataforma flotatzaile erdi flotatu baten konfigurazio desberdinen portaera ulertzea, honek desplazamendu ezberdinak jasaten dituenean

 

KTUri buruz

Modelizazio matematikoko aholkularitza BCAMeko ezagutza transferitzeko unitateko (KTU – Knowledge Transfer Unit) kideak ari dira egiten, eta esperientzia handia dute Data Science eta CFD esparruetan. Plataforma horren helburua da bizitza errealeko aplikazioetan oinarritutako erronka zientifikoetarako irtenbide matematikoak garatzea eta industriarekin lankidetzan aritzea, funtsezko ikerketa eta ezagutza enpresa-ehunera transferitzea bultzatzeko.