BCAM Bilbao – Bilbao Balioen Hiriari atxiki zaio
BCAMek bere egin du Bilboko Balioen Karta - Bilbao Balioen Hiria. Proiektu hau Bilboko Udalak zuzentzen du.
Bilbao Balioen Hiriaren helburua da azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta elkarlanerako gune bat sortzea erakundeen, gizarte-erakundeen, enpresen, komunikabideen, ikastetxeen eta herritarren artean, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatzeko.
Atxikimenduarekin, BCAMek bere gain hartzen du dokumentu honen espirituarekin eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak mantendu, indartu eta sustatzeko konpromisoa. Dokumentu horrek bilbotarren arabera Hiribilduaren bizikidetza egituratu behar duten 17 balioak islatzen ditu.
- Giza eskubideak errespetatzea, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, elkartasuna.
- Aniztasuna/inklusioa, konpromisoa, ingurumen-iraunkortasuna.
- Erantzukidetasuna, bizikidetza, identitatea, ahalegina.
- Konfiantza, sormena, parte-hartzea, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna

Related news
Zentroari buruz, BCAM pertsonak
BCAM, EHU ETA ELHUYARrek soinuaren zientzia Euskadiko agertokietara eraman dute
BCAM pertsonak, Ikerketa
Txerto bat aldi baterako etetea ez da porrota, dengea etengabe zaintzeko deia baizik