BCAMek Pint of Science 2026an parte hartzen du

 

  • 'Pint of Science' saioak 18 hitzaldi emango ditu Bilboko hiru tabernatan maiatzaren 18tik 21era, eta sarrera doan izango da.
  • Nina O 'Neill BCAMeko doktoretza ondoko ikertzailea Bilboko Da Vinci tabernan izango da maiatzaren 18an, 19:00etan.

BCAMek Pint of Science zientzia-dibulgazioko jaialdiaren Bilboko edizioan parte hartzen du beste behin. BCMaterialsek koordinatutako ekitaldia hiriko hiru tabernatan egingo da (Davinci, Kubrick eta Hika Ateneo), eta maiatzaren 18tik 21era doako 18 hitzaldi izango dira.

'Pint of Science' programaren helburua da adin guztietako jendeari hurbiltzea bere inguruan, kasu honetan Bizkaian, egiten den ikerketa zientifiko eta teknologikoa. Gure lurraldeko zentro akademiko eta ikerketa zentro garrantzitsuenetako ikertzaileak bilduko ditu: Achucarro, AZTI, BC3, BCAM, BCMaterials, Biofisika Institutua, CICbioGune, Tecnalia eta EHU.

Hitzaldiei dagokienez, 'Pint of Science' saioak askotariko gaiak jorratzen ditu, gaurkotasunekoak: fisika, kimika, ingurumena, teknologia, informatika, adimen artifiziala, biomedikuntza eta bioteknologia.

BCAMen aldetik, Nina O 'Neill Mekanika Kuantikoko ikerketa lerroko doktoretza ondoko ikertzaileak parte hartuko du jaialdian,' Abantaila kuantikoa hasiberrientzat 'hitzaldiarekin, Davinci tabernan, 19:00etan.

Hauek izango dira 'Pint of Science Bilbao 2026' saioko taberna anfitrioiak:

  • Hika Ateneo: Eskola Zumarkalea, 1 (Ibeni kaia - San Anton).
  • Kubrick Taberna: Villarías, 2 (Uribitarteko kaia).
  • Davinci Bilbao: Arbolantxa, 2 (San Bizente eliza).

Programa osoa esteka honetan dago eskuragarri: https://pintofscience.es/events/bilbao

 

 

123