BCAMen ‘Matematikhariak’ ekimenak Steam Euskadi zigilua lortu du
- Eusko Jaurlaritzak, Innobasqueren bidez, ematen duen STEAM Euskadi zigiluak STEAM hezkuntza sustatzen duten ekimenak aitortzen ditu, ikasleen artean funtsezko trebetasunak garatzea bultzatzen dutenak, hala nola pentsamendu kritikoa, arazoen ebazpena eta sormena.
- ‘Matematikhariak’, gainera, STEAM Euskadi Sarien IV. deialdiko proposamen finalistetako bat da.
BCAMek Steam Euskadi zigilua lortu du bere hezkuntza-ekimenari esker: ‘Matematikhariak’.
Eusko Jaurlaritzak ematen duen STEAM Euskadi zigiluak STEAM hezkuntza-izaera nabarmena duten ekimenak aitortzen ditu; hau da, bokazio zientifikoak eta STEM lan-asmoak sustatzea helburu dutenak, bai eta ikasleen STEAM gaitasuna hobetzea ere. Errekonozimendu honek BCAMek zientzia eta matematika hezkuntza-eremuan integratzeko duen konpromisoa nabarmentzen du.
‘Matematikhariak’ ekimenak STEM lanbideak sustatzen eta azaltzen ditu BCAMeko ikertzaileen testigantzaren bidez: nolakoa den matematikaren arloko ikertzaile baten egunerokoa eta nola lan egiten den, matematikarekin lotutako beste diziplina batzuetatik, eguneroko arazoak konpontzeko. Parte-hartzaileek, zentrora egiten dituzten bisiten bidez, matematika ikasgelatik kanpo modu ludikoagoan esperimentatzeko eta haren eguneroko praktikotasuna ikusteko aukera dute. Gainera, ekimenak matematika gizarte osoari hurbiltzea ere badu helburu, matematikari balioa ematen dioten tailer, hitzaldi eta proposamen ludikoen bidez. Helburua herritarrek askotan gogortzat eta zailtzat jotzen den zientzia honi "errespetua" galtzea da. ‘Matematikhariak’ ekimenarekin, BCAMek zientzia honen alde liluragarri eta sortzailea deskubritarazten die pertsonei.
Era berean, ikertzaileen ibilbide profesionalen testigantzaren bidez, ikasleek hainbat ibilbide akademiko ezagutu ditzakete, eta euren interesetan zein motibazioetan sakondu, esplorazio zientifikorako zubiak eraikiz.
STEAM Euskadi zigiluaren babesarekin, BCAMek bere programa zabaltzen eta hobetzen jarraituko du, publiko are zabalago batengana iristeko eta matematikarekiko jakin-mina sustatzeko.
Gainera, STEAM Euskadi Sarien 4. edizio honetako talde ebaluatzaileak —Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketako zentroetako, Deustuko Unibertsitateko, UPV/EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatua— aurkeztutako 127 hautagaitzak baloratu ditu, eta BCAM eta bere ‘Matematikhariak’ ekimena hautatu ditu proposamen finalista gisa.
Related news
Zentroari buruz
BCAM Emakumeak Zientzian 2026 ekimenean parte hartzen du, zientziako emakumeen talentua ikusarazteko
BCAM pertsonak