José Antonio Lozano BCAMeko zuzendari zientzifikoak Adimen Artifizialari buruzko hitzaldia eman du Ricardo Echepare II. Jardunaldian
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin, Ricardo Echepare Jardunaldiak UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan ospatzen dira.
José Antonio Lozano BCAMeko zuzendari zientzifikoak Ricardo Echepare II. Jardunaldian parte hartu du. Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eman dio hasiera ekitaldiari Donostiako Miramar Jauregian. Jardunaldi hau urtero antolatzen da Ricardo Echepare irakasle eta Uda Ikastaroetako zuzendari ohiaren oroimenez.
"Adimen Artifizial Orokorra: Mitoa, Helburua ala Mehatxua?"
José Antonio Lozanok —2024ko Euskadi Ikerkuntza Saria, UPV/EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta BCAMeko zuzendari zientzifikoa— “Adimen Artifizial Orokorra: Mitoa, Helburua ala Mehatxua?” izenburuko hitzaldia eskaini du.
Bertan, Adimen Artifizial Orokorraren kontzeptua ikuspegi kritiko batetik aztertu du:
-
Defizinioa: "Giza adimenaren antzeko adimena" definizio soil batetik abiatu da.
-
Azterketa: Hainbat ikuspegi teoriko, dakartzan erronka teknikoak eta inplikazio filosofiko zein sozialak jorratu ditu.
-
Errealitatea vs. Fikzioa: Lozanok nabarmendu du bereizi egin behar direla adimen artifizialaren benetako aurrerapenak eta teknologia honen egungo gaitasunei buruzko iritzi publikoa maiz desformaturik aurkezten duten fikziozko kontakizunak.
Related news
BCAM pertsonak
Emakumeak zientzian