Pagasarribide LHIko (Bilbo) ehun ikasle baino gehiagok BCAM bisitatu dute OREskolak hezkuntza-programan parte hartzeko, MSCA & Citizen “ORE4CITIZENS” proiektuaren barruan

  • Ikasleak turbinen detektibe bihurtu ziren Ana Fernández Navamuel proiektuaren ikertzaile nagusiaren gidaritzapean, zientziak, teknologiak eta matematikak gure energia-erraldoiak zaintzen nola laguntzen duten deskubrituz.

  • ORE4Citizens partzuergoa Europako proiektu bat da (Horizon Europe), TECNALIAk, Euskampusek, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta BCAMek gidatua. Bere helburua da itsasoko energia berriztagarrien (ORE) inguruko zientzia eta ikerketa herritarrengana hurbiltzea, bereziki gazteengana eta hezkuntza-arlo profesionalengana, jarduera praktikoen eta tailerren bidez, hala nola Ikertzaileen Europako Gauean, STEM bokazioak eta inklusioa sustatuz.

 

 

 

Pagasarribide LHIko (Bilbo) Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ehun ikasle baino gehiagok BCAM bisitatu zuten abenduan, MSCA & Citizen ORE4CITIZENS proiektuaren hezkuntza-programa den OREskolak ekimenean parte hartzeko. Programaren helburua da itsasoko energia berriztagarrien arloko ikerketa eskola-komunitateetara hurbiltzea.

Ana Fernández Navamuelek gidatuta, ikastetxeko lau gelak “Turbinen Detektibe” bihurtu ziren. BCAMeko ikertzaile Elisabetta de Giovanniren laguntzarekin, Anak detektibe gazteei lagundu zien itsasoko erraldoi horiek izan zitzaketen akats posibleak bilatzen, haien errendimendu osoa oztopatzen duten arazoak identifikatzeko.

Goiz osoan zehar, ikasleek ikertu zuten nola itsasoko aerosorgailuek ere “lesio” ezkutuak izan ditzaketen. Matematikak ardatz zituzten adibide eta jarduera praktikoen bidez, ikasi zuten egitura horiek —ehunka kilometrora itsasoan kokatuta eta baldintza muturrekoen eraginpean— etengabeko monitorizazioa behar dutela, edozein arazo kritikoa bihurtu aurretik detektatzeko.

Tailerrean zehar, ikasleek ikerketaren kontrola hartu zuten hiru faseren bidez:

  • Esperimentatzea: turbina flotagarrien simulagailuekin lan egiten duen ingeniari baten rolean sartuz.

  • Ikuskatzea: turbina-multzoak aztertuz, horietako batzuek matxura ezkutuak zituztelarik.

  • Diagnostikatzea: behaketa eta arazo matematikoen ebazpena erabiliz arazoaren jatorria identifikatzeko; besteak beste, itsas organismoek eragindako gehiegizko pisua, osagai solteak edo ainguratze-sistema hondatuak.

OREskolak bezalako ekimenen bidez, MSCA & Citizen programak adin guztietako ikasleei laguntzen die ikerketak eguneroko bizitzan duen benetako eragina ulertzen, eta zientziarekin eta berrikuntzarekin lotuago dagoen gizarte bat sustatzen du.

ORE4Citizens partzuergoa Europako proiektu bat da (Horizon Europe), TECNALIAk, Euskampusek, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta BCAMek gidatua. Bere helburua da itsasoko energia berriztagarrien (ORE) inguruko zientzia eta ikerketa herritarrengana hurbiltzea, bereziki gazteengana eta hezkuntza-arloko profesionalengana, jarduera praktikoen eta tailerren bidez, hala nola Ikertzaileen Europako Gauean, STEM bokazioak eta inklusioa sustatuz.

Esperientzia honen bidez, parte-hartzaileek modu erakargarri eta ulergarrian ezagutu zuten nola laguntzen duten zientziak, teknologiak eta matematikak energia garbia sortzen duten egitura handi horiek mantentzen. Halaber, ulertu zuten nola aldaketa txikiek —bibrazio arinek edo ia hautemanezinak diren okerdurek— funtsezkoak izan daitezkeen matxura larriak saihesteko.

Jarduera amaitzeko, itsas inguruko lanbideei buruzko “Nor da nor” jolasa egin zuten, eta aerosorgailu baten eskala-txikiko eredua muntatzeko aukera izan zuten, ikaskuntza praktikoa indartuz eta STEM bokazioekiko interesa sustatuz.

 

 

1 2