Verónica Álvarez Castro BCAMeko doktore ondoko ikertzailea saritu dute Espainiako Informatika Elkarte Zientifikoaren (SCIE) eta BBVA Fundazioaren Informatika Ikerketako Sarietan

 

Sari hauetako epaimahaiak ikaskuntza automatikoaren (Machine Learning) eremuan egindako ekarpenak baloratu ditu, zehazki aldaketa temporaletara egokitzeko esparruan, bai oinarrizko alderdietan, bai arazo espezifikoetan duen aplikazioan (adibidez, kontsumo energetikoaren iragarpenean).

Verónica Álvarez Castro, BCAMeko Machine Learning lerroko doktore ondoko ikertzailea eta gaur egun AEBetako Massachusetts Institute of Technology-n (MIT) egonaldia egiten ari dena, Informatikako Ikertzaile Gazte gisa saritu dute Espainiako Informatika Elkarte Zientifikoaren (SCIE) eta BBVA Fundazioaren Ikerketako Sarietan.

Espainiako Informatika Elkarte Zientifikoaren (SCIE) eta BBVA Fundazioaren Ikerketako Sariek gure herrialdeko informatikaren arloko zientzialari garrantzitsuenen bikaintasuna aitortzen dute. Sari hauek bi kategoria dituzte urtero nazio mailan: Informatikako Ikertzaile Gazteen kategoria, doktorego-lan berritzaile eta garrantzitsuak nabarmentzeko helburua duena; eta Informatika Sari Nazionalak, diziplina hau aztertu, sendotu eta zabaltzeko ahalegina egin duten ikertzaile zein erakunde publiko eta pribatuen lana aitortzen dutenak.

Zorionak, Verónica!